XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Era berean,
Sinispena bizi-era bereizi baten eragille dan aldetik, Iberamerika'ko katolikotasunaren orbanik zakarrena, lurralde aietako inditar, nekazari, ta urietako jende xearen txirotasun ikaragarria da.
Izugarrizko erantzun-bearra dute, ortan, Laterri aietako gotzaidiek.
Erriarengandik urruti bizi izan dira.
Ez dute erriaren arazorik ulertu, eta jakiña, ez dute erriaren eskubiderik bear bezala babestu.
Baiñan errua ez da gotzai aiena bakarrik, Eliz osoarena da, ez bait ditu Elizak gotzai aiek beren eginkizuna betetzera beartu.
Badu Elizak zertaz barkapenik eskatu!!!.
Baiñan, orrela badare, ez dezagun aantzi, gaurko begiekin atzoko gertakizunak ikusterik ez zaigula zillegi!.
Gaur-egun gaiñera, zorionez, asko aldatu bait da giroa! Kolonbi'n ain zuzen, Medellin'go Batzarrean (1968) asi zan, eta Mexiko'ko Puebla'koan bizkortu (1974) giro berri ori; eta giro orren adiontasunean erne zitzaigun,
1969'garren urtean, O.I.T. ots,
An izan zitzaigun Aitasantua, ekaiñaren 10'ean.
Arrera egoki baten egilleak, Suizi'ko Lendakaria, Ludwig von Moos, eta O.I.T.-ko Zuzendaria, David Morse, izan zituan.
Bere itzaldian, langilleak olaetako ariketa osoan diru-jartzailleekin erdikide izan bear dutela gogoratu zien O.I.T.-tarrei. Euskeraz:
Itz oiek esan aurretik, mintzaldiaren asieran, XIX mendeko lenen gizartiztilariak goraipatu zituan, Suizi bertako Mermillod Gotzaia, Friburg'eko Unibersitatea, Daniel Grand olagizon protestalaria, eta Gaspar Decartins (...).